ONGI ETORRI

ONGI ETORRI. WELCOME. BENVIDO. BIENVENIDO. مرحبا بكم. BENVINGUT. BIENVENUE.

viernes, 25 de noviembre de 2011

IRAKURTZEA DIBERTIGARRIA DA!

Badaude irakurtzea aspergarria dela esaten dutenak... behar bada, oraindik gogoko duten libururik aurkitu ez dutelako izango da... batek daki!

Umeei, batez ere Lehen Hezkuntzan, irakurtzea agintzen zaie.
Garai honetan hasten bait dira irakurmena lantzen, eta askok, hutsuneak izaten dituzte bai irakurtzeko, baita testuek diotena ulertzeko.
Agian, irakurtzea gorroto badute, derrigortzen zaien zerbait delako da. Horretaz gain, kasu askotan, irakurgaiak irakasleagatik hautatuak izaten dira, eta ez umeen interes eta nahiekin bat datozenak.

Haurrek izaten duten beste oztopo bat da; hain mugituak direnez, irakurtzen hasi eta denbora gutxitara liburua, testua edo dena delakoa, bertan bera usten dutela; eta berriz liburura bueltatzean, zein orrialde irakurtzen ari ziren ahaztua dutela...

Zer proposatzen dugu guk honen aurrean?
orri markagailua!

1. ADIBIDEA.

2. ADIBIDEA.

3.ADIBIDEA.

Zihur nago, orain zure ikasleak irakurtzeko gogo handiagoa izango dutela, gogotsuago jardungo dutela!
hala ere, ez ahaztu, aukeraketa librea izan behar dela. Zentzu batean, noski.
Argi dago liburuak, beraien adinerako egokiak izan behar dutela, baina egokitasun horren barruan aniztasuna baldin eta badago, askoz hobeto!

.............
bideo hauek -www.manualidadesconinnos.com- etik hartu ditut, zihur nago bertan bideo interesgarri gehiago aurkituko dituzula!

Zorte On! ;)

No hay comentarios:

Publicar un comentario