ONGI ETORRI

ONGI ETORRI. WELCOME. BENVIDO. BIENVENIDO. مرحبا بكم. BENVINGUT. BIENVENUE.

martes, 29 de noviembre de 2011

BADATOZ GABONAK!

Orain arte, eskulanak eta antzerkiak baino ez dizkizuet aurkeztu...
baina horregatik, ez duzue pentsatu behar artea soilik horretan datzala..
musika ez al da artea ala?

Zer da beraz gaur proposatzen dizuedana?
Gabon kantak? Baina ze gabon kanta?
Badakizue Hator hator, Din dan don... eta bestelakoak zaharregiak direla... eta hauek entzuteaz eta kantatzeaz aspertuta gaudela...
Eta bestalde... blog hau berrikuntzaren bloga da, hala ez?
Hona hemen ZIBERTZEROREN kanta!



            Olentzero joan zaigu
            Pentiuma erostera
              Intentzioarekin
                Modernizatzera.
                Ikusi duenian
                Hura ez dabilela
                Antibirusa jarri
                Dio badaezpada
             
                 Horra, horra
                 Gure Zibertzero
                 Sagua eskuan duela
                 Eserita dago
                 Internet ere badu
               e-posta helbidekin
                gutunak jasotzeko
                 munduko saretik.
                Inolaz ezin dugu
                Olentzero ase
                   Disko gogorrean du
               Leku pila libre
               Inpresora badauka
              Gainera kolorez
                Zuen marrazki denak
                  Inprimatzeko prest. 

Ez al da dibertigarria? zenbat barre egin duzue?
Gustatu ez bazaizue ere... orrialde honetan kanta tradizionalagoak topatuko dituzue...
hala ere.. moderniza zaitez zu ere! ;)

http://www.jalgi.com/olentzero/letrak.htm )

viernes, 25 de noviembre de 2011

GAURKO ESKULANA AMARENTZAT!

Gaurkoan, eskulana amatxorentzat izango da!
Garai hauetan haurrek ikaragarrizko menpetasuna dutelako amengan, atxikimendua gutxinaka gutxinaka desagertzen edota indarra galtzen doan arren, amaren premia handia dutelako.

Horretaz gain, badakigu amari ikaragarrizko ilusioa sorraraziko diola honako honek!
Haurrak bezala, amak gustu ezberdinak dituztenez...
eskulan desberdinak proposatzen dizkizuet...

1. ESKULANA. BIHOTZ USAINDUNA.
Giltz gordailu, kotxeko edo armairuko anbientadore, gabonetako arboleko apaingarri... erabilpen anitzeko eskulana.

Zer erabiliko dugu?
Etxean dugun tela bat hartuko dugu.
Baita artazi eta haria ere.
Begiak ez ditugu zertan jarri behar, baina gure bihotza animatuagoa geratuko da, ezta?

Nola egingo dugu?



Baietz gustatu!

IRAKURTZEA DIBERTIGARRIA DA!

Badaude irakurtzea aspergarria dela esaten dutenak... behar bada, oraindik gogoko duten libururik aurkitu ez dutelako izango da... batek daki!

Umeei, batez ere Lehen Hezkuntzan, irakurtzea agintzen zaie.
Garai honetan hasten bait dira irakurmena lantzen, eta askok, hutsuneak izaten dituzte bai irakurtzeko, baita testuek diotena ulertzeko.
Agian, irakurtzea gorroto badute, derrigortzen zaien zerbait delako da. Horretaz gain, kasu askotan, irakurgaiak irakasleagatik hautatuak izaten dira, eta ez umeen interes eta nahiekin bat datozenak.

Haurrek izaten duten beste oztopo bat da; hain mugituak direnez, irakurtzen hasi eta denbora gutxitara liburua, testua edo dena delakoa, bertan bera usten dutela; eta berriz liburura bueltatzean, zein orrialde irakurtzen ari ziren ahaztua dutela...

Zer proposatzen dugu guk honen aurrean?
orri markagailua!

1. ADIBIDEA.

2. ADIBIDEA.

3.ADIBIDEA.

Zihur nago, orain zure ikasleak irakurtzeko gogo handiagoa izango dutela, gogotsuago jardungo dutela!
hala ere, ez ahaztu, aukeraketa librea izan behar dela. Zentzu batean, noski.
Argi dago liburuak, beraien adinerako egokiak izan behar dutela, baina egokitasun horren barruan aniztasuna baldin eta badago, askoz hobeto!

.............
bideo hauek -www.manualidadesconinnos.com- etik hartu ditut, zihur nago bertan bideo interesgarri gehiago aurkituko dituzula!

Zorte On! ;)

BIRZIKLAPENA (II)

Jada, atzerago proposatu nizkizuen birziklapenarekin egin daitezkeen zenbait proiektu.
Zihur nago gustuko izan dituzuela, hau dela eta oraingo honetan eskulan gehiago aurkezten dizkizuet, behar bada zailtasun maila handiagoa dutenak, ezetz ausartu hauek egitera?

ESKULANAREN ERABILGARRITASUNA.
Egunean zenbat alditan batzen dituzu zure ikasle/seme-alabek lurrean zehar botata utzitako margo, arkatz edota boligrafoak? Milaka aldiz batzeko esan harren, argi dago azkenean lan hori zuri egokituko zaizula...
zergatik ez duzu bilatzen beraiek erabiltzen dituzten gauzak batzeko motibazioa sorrarazten dien zerbait?

Hona hemen zure salbazioa! ;)


Ez al dute gogokoago izango beraiek egindako "margo-gordailuan" margoak gordetzea?
egin ezazu proba! zihur gela/etxea txukun mantentzea lortuko duzula!


1. ADIBIDEA.
Zeintzuk dira behar dituzun materialak?
-Komuneko paperak inguratzen duen kartoi tuboa (zihur etxean bat edo beste izango duzula)
-Artaziak
-Paper txuria
-Tenperak
-Pintzela
-Kola

2. ADIBIDEA
Zeintzuk dira behar dituzun materialak?
-Komuneko papera
-Komuneko paperaren tuboa
-Errotulki beltza
-Begitxoak
-Pintzela
-Margo more eta txuria
-Kola/pistola edota kola normala
(pistola ere erabil genezake, baina, umeak izanda, hobe litzateke kola arrunta erabiltzea, segurtasunagatik)




3. ADIBIDEA.
Zeintzuk dira behar dituzun materialak?
-Tretrabrik bat (esne edo zuku kaxak baliagarriak izan daitezke)
-Artaziak
-Medikuak eztarria begiratzerakoan oparitzen digun makiltxoa
-Tenperak
-Pintzela
-Kola


............................................
Badakit nik proposatutako "margo-gordailuak" politak direla, baina baten batek atsegin ez baditu, gehiago aurki ditzake orrialde honetan: - www.manualidadesconninos.com -
eta bestela... erabil dezala bere imaginazioa! galtzear dagoen kontzeptua bait da! ;)


SORTE ON! ETA URRENGORARTE LAGUNAK! ;)

lunes, 21 de noviembre de 2011

PUXIKEKIN JOLASEAN.

Zenbatetan joan zara barraketara txakur formadun puxika bat izateagatik?
Txikitan edota ez hain txikitan denok egin izan dugu...
Gaur zuk, zure ikasle edo semeentzat egin dezakezu!


Idatz iezadazu gero zure arrakastari buruzko komentariotxo bat blogean! ;)
Hona hemen globoflexiaren teknika!




OHARRA:
Ez ezazu itxaropenik galdu, hasieran zenbait globo apurtzea normala da.

...........
(bideo hau http://guiainfantil.com/ etik hartuta dago)

A ZE GUSTOKO DUDAN AURPEGIA MARRAZTEA!

Karnabalak, gabonak, ikastetxeko jaiak... ospakizun guztiak aprobetxatzen dituzte umeek aurpegiak margozteko. Izan ere oso gustuko duten gauza bat da, baina ez al ditugu beti gauza berdinak pintatzen?
Zenbat irakasleek izaten dituzte zailtasunak tximeleta bat baino konplikatuago den marrazkia egiteko?

Jarraian youtuben aurkitutako tutorial batetik hartutako zenbait bideo dituzue. Ea urrengo jaietan, tximeletak, lehoiak eta tigreak ez diren umeen aurpegietako protagonista bakarrak!

Animatu zaitezte Maisu Maistrak! Aldatu ezazue zuen repertorioa! :)

SPIDERMAN.



HELLO KITY.


PRINTZESA.


OSTADARRA.


MINNIE MOUSE.


BOB ESPONJA.


OHARRA:

-Kontuan izan erabili beharko ditugun margoak, egokiak direla, (komenigarria da denda espezializatu batetan erostea, batzutan hobe da diru gehiago gastatzea baldin eta produktua ona dela ziurtatzen badugu)
-Aldez aurretik gurasoei galdetu ea umeek pinturekiko alergiaren bat baldin eta badute.
-Margoen aurretik krema protektorea eman, azala mindu ez daiten (gainera haurrena oso sensiblea izaten da)
-Azkenik, gogoratu behar dugu, ohera joan aurretik aurpegia ondo garbitu behar dela, irritazio edo bestelakorik gerta ez dadin.

.................................
Sarrera hau interesgarria iruditu bazaizu, eta horrelako informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu ondorengo orrialdera, baietz gauza aproposak aurkitu! (http://guiainfantil.com/)

viernes, 18 de noviembre de 2011

ANTZERKIA (I)

Artearen esparruan egindako ekintzek, beste arlo batzuetan ere lagun ditzakete; adibiderako ditugu antzerkiak, hauen bitartez, gai artistikoak lantzeaz gain, hzkuntza menperatzen, jendaurrean hitzegiten etab. ikasten da. Ez da bakarrik haurren antzezpenene bitartekoa, txotxongiloen bidez ere antzez dezakegulako.





Antzezteak, hizkuntzaren menperakuntzan dituen onurak dira: testua ikasi beharra, ondo ahoskatzea, hitz berrien esanahiak ikastea, keinuak lantzea, tonu eta mugimenduaren arteko koordinazioa etab. Hauetaz gain, idazketarako ere baliabide garrantzitsua izan daiteke.

Curriculum-ari begira honako gaitasunak lan ditzakegu:

-Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna
-Ikasten ikasteko gaitasuna
-Matematikako gaitasuna
-Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna
-Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
-Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
-Giza eta kulturarako gaitasuna
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna


"La bruja Maruja" (Haur Hezkuntza)



jueves, 17 de noviembre de 2011

ZERGATIK EZ DITUGU EGITEN ESKULANAK BIRZIKLATUZ?? (I)

Artelanak egitea, umeek benetan atsegin duten gauza bat da.
Denpora pasa dibertigarria izateaz gain, probetxuzkoa baldin eta bada askoz ere hobeto!
Gaur proposatzen dudana zera da; eskulanak sortzea material birziklatuen bidez!
Ariketa honen bitartez, ikasleek irudimena landu, ondo pasatu eta lan egiteaz gain, birziklapenaren kontzeptua landuko dute!

Hona hemen klasean egin ditzakegun hainbat proiektu:
(gai moduan aldi honetarako animaliez baliatuz)

ARRAINA.


DORDOKA.


KATUA.


Zorte on! ;)

.......................
Gehiago nahi dituzula? ba jo ezazu orrialde honetara!