ONGI ETORRI

ONGI ETORRI. WELCOME. BENVIDO. BIENVENIDO. مرحبا بكم. BENVINGUT. BIENVENUE.

viernes, 25 de noviembre de 2011

BIRZIKLAPENA (II)

Jada, atzerago proposatu nizkizuen birziklapenarekin egin daitezkeen zenbait proiektu.
Zihur nago gustuko izan dituzuela, hau dela eta oraingo honetan eskulan gehiago aurkezten dizkizuet, behar bada zailtasun maila handiagoa dutenak, ezetz ausartu hauek egitera?

ESKULANAREN ERABILGARRITASUNA.
Egunean zenbat alditan batzen dituzu zure ikasle/seme-alabek lurrean zehar botata utzitako margo, arkatz edota boligrafoak? Milaka aldiz batzeko esan harren, argi dago azkenean lan hori zuri egokituko zaizula...
zergatik ez duzu bilatzen beraiek erabiltzen dituzten gauzak batzeko motibazioa sorrarazten dien zerbait?

Hona hemen zure salbazioa! ;)


Ez al dute gogokoago izango beraiek egindako "margo-gordailuan" margoak gordetzea?
egin ezazu proba! zihur gela/etxea txukun mantentzea lortuko duzula!


1. ADIBIDEA.
Zeintzuk dira behar dituzun materialak?
-Komuneko paperak inguratzen duen kartoi tuboa (zihur etxean bat edo beste izango duzula)
-Artaziak
-Paper txuria
-Tenperak
-Pintzela
-Kola

2. ADIBIDEA
Zeintzuk dira behar dituzun materialak?
-Komuneko papera
-Komuneko paperaren tuboa
-Errotulki beltza
-Begitxoak
-Pintzela
-Margo more eta txuria
-Kola/pistola edota kola normala
(pistola ere erabil genezake, baina, umeak izanda, hobe litzateke kola arrunta erabiltzea, segurtasunagatik)




3. ADIBIDEA.
Zeintzuk dira behar dituzun materialak?
-Tretrabrik bat (esne edo zuku kaxak baliagarriak izan daitezke)
-Artaziak
-Medikuak eztarria begiratzerakoan oparitzen digun makiltxoa
-Tenperak
-Pintzela
-Kola


............................................
Badakit nik proposatutako "margo-gordailuak" politak direla, baina baten batek atsegin ez baditu, gehiago aurki ditzake orrialde honetan: - www.manualidadesconninos.com -
eta bestela... erabil dezala bere imaginazioa! galtzear dagoen kontzeptua bait da! ;)


SORTE ON! ETA URRENGORARTE LAGUNAK! ;)

No hay comentarios:

Publicar un comentario