ONGI ETORRI

ONGI ETORRI. WELCOME. BENVIDO. BIENVENIDO. مرحبا بكم. BENVINGUT. BIENVENUE.
Mostrando entradas con la etiqueta BERRIKUNTZAK.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta BERRIKUNTZAK.. Mostrar todas las entradas

viernes, 25 de noviembre de 2011

IRAKURTZEA DIBERTIGARRIA DA!

Badaude irakurtzea aspergarria dela esaten dutenak... behar bada, oraindik gogoko duten libururik aurkitu ez dutelako izango da... batek daki!

Umeei, batez ere Lehen Hezkuntzan, irakurtzea agintzen zaie.
Garai honetan hasten bait dira irakurmena lantzen, eta askok, hutsuneak izaten dituzte bai irakurtzeko, baita testuek diotena ulertzeko.
Agian, irakurtzea gorroto badute, derrigortzen zaien zerbait delako da. Horretaz gain, kasu askotan, irakurgaiak irakasleagatik hautatuak izaten dira, eta ez umeen interes eta nahiekin bat datozenak.

Haurrek izaten duten beste oztopo bat da; hain mugituak direnez, irakurtzen hasi eta denbora gutxitara liburua, testua edo dena delakoa, bertan bera usten dutela; eta berriz liburura bueltatzean, zein orrialde irakurtzen ari ziren ahaztua dutela...

Zer proposatzen dugu guk honen aurrean?
orri markagailua!

1. ADIBIDEA.

2. ADIBIDEA.

3.ADIBIDEA.

Zihur nago, orain zure ikasleak irakurtzeko gogo handiagoa izango dutela, gogotsuago jardungo dutela!
hala ere, ez ahaztu, aukeraketa librea izan behar dela. Zentzu batean, noski.
Argi dago liburuak, beraien adinerako egokiak izan behar dutela, baina egokitasun horren barruan aniztasuna baldin eta badago, askoz hobeto!

.............
bideo hauek -www.manualidadesconinnos.com- etik hartu ditut, zihur nago bertan bideo interesgarri gehiago aurkituko dituzula!

Zorte On! ;)

lunes, 21 de noviembre de 2011

PUXIKEKIN JOLASEAN.

Zenbatetan joan zara barraketara txakur formadun puxika bat izateagatik?
Txikitan edota ez hain txikitan denok egin izan dugu...
Gaur zuk, zure ikasle edo semeentzat egin dezakezu!


Idatz iezadazu gero zure arrakastari buruzko komentariotxo bat blogean! ;)
Hona hemen globoflexiaren teknika!




OHARRA:
Ez ezazu itxaropenik galdu, hasieran zenbait globo apurtzea normala da.

...........
(bideo hau http://guiainfantil.com/ etik hartuta dago)

A ZE GUSTOKO DUDAN AURPEGIA MARRAZTEA!

Karnabalak, gabonak, ikastetxeko jaiak... ospakizun guztiak aprobetxatzen dituzte umeek aurpegiak margozteko. Izan ere oso gustuko duten gauza bat da, baina ez al ditugu beti gauza berdinak pintatzen?
Zenbat irakasleek izaten dituzte zailtasunak tximeleta bat baino konplikatuago den marrazkia egiteko?

Jarraian youtuben aurkitutako tutorial batetik hartutako zenbait bideo dituzue. Ea urrengo jaietan, tximeletak, lehoiak eta tigreak ez diren umeen aurpegietako protagonista bakarrak!

Animatu zaitezte Maisu Maistrak! Aldatu ezazue zuen repertorioa! :)

SPIDERMAN.



HELLO KITY.


PRINTZESA.


OSTADARRA.


MINNIE MOUSE.


BOB ESPONJA.


OHARRA:

-Kontuan izan erabili beharko ditugun margoak, egokiak direla, (komenigarria da denda espezializatu batetan erostea, batzutan hobe da diru gehiago gastatzea baldin eta produktua ona dela ziurtatzen badugu)
-Aldez aurretik gurasoei galdetu ea umeek pinturekiko alergiaren bat baldin eta badute.
-Margoen aurretik krema protektorea eman, azala mindu ez daiten (gainera haurrena oso sensiblea izaten da)
-Azkenik, gogoratu behar dugu, ohera joan aurretik aurpegia ondo garbitu behar dela, irritazio edo bestelakorik gerta ez dadin.

.................................
Sarrera hau interesgarria iruditu bazaizu, eta horrelako informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu ondorengo orrialdera, baietz gauza aproposak aurkitu! (http://guiainfantil.com/)