ONGI ETORRI

ONGI ETORRI. WELCOME. BENVIDO. BIENVENIDO. مرحبا بكم. BENVINGUT. BIENVENUE.

viernes, 2 de diciembre de 2011

GABONETAKO APAINGARRIAK.

Gaurkoan, gabonetako gaiarekin jarraituz, zenbait apaingarri aurkeztuko dizkizuet, zuen etxeetan sartzean, gabon garaia delataz ohartzeko! Adi!
Eskulan honetan zailtasun txiki bat proposatzen zaie haurrei, bi gaitasun aldi berean lantzearena; alde batetik, plastikaren gaitasuna eta bestetik, hizkuntzarena.

GABONETAKO ARBOLA.


ZEINTZUK DIRA BEHAR DITUGUN MATERIALAK? 

NOLA EGINGO DUGU?

1. Echa un poco de pintura verde en una paleta o vasito de plástico. Con un pincel pequeño, pinta cinco palos de helado por los dos lados, y no olvides los laterales. Haz lo mismo con el último, pero con pintura marrón.


2. Cuando se hayan secado, pon todos los palitos verdes juntos en horizontal, uno junto a otro.Con un lápiz, marca líneas diagonales en los palos para hacer las ramas del árbol, y corta los extremos sobrantes. En el palo marrón, marca dónde irán las “ramas”, dejando una distancia igual entre cada una. Recuerda dejar un poco de espacio abajo, es el tronco del árbol. Echa un poco de pegamento sobre cada rayita y ve pegando los palos verdes.
3. Echa puntos de pegamento en los palitos para pegar las lentejuelas, que imitarán a las bolas del árbol de Navidad. Colócalas con cuidado, y en la parte superior coloca la estrella.


4. Mide tres pedazos de cinta dorada para colocarlos en el árbol, como si fueran las guirnaldas. Pon un poco de pegamento en cada extremo del palo y coloca la cinta, de forma que no quede tensa sino un poco curvada. Haz lo mismo con las otras dos.
5. Dale la vuelta al árbol. Corta un cordel con el tamaño que deseen para colgar el adorno, o usa la misma cinta dorada. Echa pegamento en el vértice superior y coloca los extremos del cordel. Puedes reforzarlo con un poco de cartulina.

6. ¡Tu árbol ya está listo! Un precioso adorno para tu casa, que brillará de forma única.



Prozesua zaila iruditu bazaizue, bideo honek, erraztasunak emango dizkizue. 

 -----------
(http://www.guiainfantil.com/articulos/navidad/decoracion/arbol-de-navidad-con-lentejuelas-manualidad-con-palos-de-helado/)

martes, 29 de noviembre de 2011

BADATOZ GABONAK!

Orain arte, eskulanak eta antzerkiak baino ez dizkizuet aurkeztu...
baina horregatik, ez duzue pentsatu behar artea soilik horretan datzala..
musika ez al da artea ala?

Zer da beraz gaur proposatzen dizuedana?
Gabon kantak? Baina ze gabon kanta?
Badakizue Hator hator, Din dan don... eta bestelakoak zaharregiak direla... eta hauek entzuteaz eta kantatzeaz aspertuta gaudela...
Eta bestalde... blog hau berrikuntzaren bloga da, hala ez?
Hona hemen ZIBERTZEROREN kanta!



            Olentzero joan zaigu
            Pentiuma erostera
              Intentzioarekin
                Modernizatzera.
                Ikusi duenian
                Hura ez dabilela
                Antibirusa jarri
                Dio badaezpada
             
                 Horra, horra
                 Gure Zibertzero
                 Sagua eskuan duela
                 Eserita dago
                 Internet ere badu
               e-posta helbidekin
                gutunak jasotzeko
                 munduko saretik.
                Inolaz ezin dugu
                Olentzero ase
                   Disko gogorrean du
               Leku pila libre
               Inpresora badauka
              Gainera kolorez
                Zuen marrazki denak
                  Inprimatzeko prest. 

Ez al da dibertigarria? zenbat barre egin duzue?
Gustatu ez bazaizue ere... orrialde honetan kanta tradizionalagoak topatuko dituzue...
hala ere.. moderniza zaitez zu ere! ;)

http://www.jalgi.com/olentzero/letrak.htm )

viernes, 25 de noviembre de 2011

GAURKO ESKULANA AMARENTZAT!

Gaurkoan, eskulana amatxorentzat izango da!
Garai hauetan haurrek ikaragarrizko menpetasuna dutelako amengan, atxikimendua gutxinaka gutxinaka desagertzen edota indarra galtzen doan arren, amaren premia handia dutelako.

Horretaz gain, badakigu amari ikaragarrizko ilusioa sorraraziko diola honako honek!
Haurrak bezala, amak gustu ezberdinak dituztenez...
eskulan desberdinak proposatzen dizkizuet...

1. ESKULANA. BIHOTZ USAINDUNA.
Giltz gordailu, kotxeko edo armairuko anbientadore, gabonetako arboleko apaingarri... erabilpen anitzeko eskulana.

Zer erabiliko dugu?
Etxean dugun tela bat hartuko dugu.
Baita artazi eta haria ere.
Begiak ez ditugu zertan jarri behar, baina gure bihotza animatuagoa geratuko da, ezta?

Nola egingo dugu?



Baietz gustatu!

IRAKURTZEA DIBERTIGARRIA DA!

Badaude irakurtzea aspergarria dela esaten dutenak... behar bada, oraindik gogoko duten libururik aurkitu ez dutelako izango da... batek daki!

Umeei, batez ere Lehen Hezkuntzan, irakurtzea agintzen zaie.
Garai honetan hasten bait dira irakurmena lantzen, eta askok, hutsuneak izaten dituzte bai irakurtzeko, baita testuek diotena ulertzeko.
Agian, irakurtzea gorroto badute, derrigortzen zaien zerbait delako da. Horretaz gain, kasu askotan, irakurgaiak irakasleagatik hautatuak izaten dira, eta ez umeen interes eta nahiekin bat datozenak.

Haurrek izaten duten beste oztopo bat da; hain mugituak direnez, irakurtzen hasi eta denbora gutxitara liburua, testua edo dena delakoa, bertan bera usten dutela; eta berriz liburura bueltatzean, zein orrialde irakurtzen ari ziren ahaztua dutela...

Zer proposatzen dugu guk honen aurrean?
orri markagailua!

1. ADIBIDEA.

2. ADIBIDEA.

3.ADIBIDEA.

Zihur nago, orain zure ikasleak irakurtzeko gogo handiagoa izango dutela, gogotsuago jardungo dutela!
hala ere, ez ahaztu, aukeraketa librea izan behar dela. Zentzu batean, noski.
Argi dago liburuak, beraien adinerako egokiak izan behar dutela, baina egokitasun horren barruan aniztasuna baldin eta badago, askoz hobeto!

.............
bideo hauek -www.manualidadesconinnos.com- etik hartu ditut, zihur nago bertan bideo interesgarri gehiago aurkituko dituzula!

Zorte On! ;)